Donostiako Nazioarteko 62. Zinemaldia

Josean Bengoetxearen elkarrizketa, gaur, 'Zurriolako Butaka'-n

Erredakzioa
Donostia
2014ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Zurriolako Butaka Donostiako Zinemaldiaren inguruko telebista saioaren aurreneko emanaldia gaur izango da; besteak beste, Josean Bengoetxea aktorea elkarrizketatuko dute. Hamaika telebistak, BERRIAk eta Irutxuloko hitza-k elkarlanean egin saioa egunero ikusiko da, zuzenean, 11:00etan hasita, hamaika.eus, berria.eus, eta irutxulo.hitza.info guneetan —21:00etan eta 23:00etan ere emango dute Hamaika telebistan—.

Zinemaldian proiektatuko dituzten lau filmetan parte hartu du Bengoetxeak: Loreak-en, Lasa eta Zabala-n, Los tontos y los estúpidos-en eta Negociador-en. Beñat Beitia Dixie eta matxinada zonbia animazioaren zuzendariarekin ere solastuko da Inaxio Esnaola saioaren aurkezlea. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariarekin grabatutako elkarrizketa bat emango dute, bai eta Denzel Washingtoni buruzko erreportaje bat, eta Dorothy Arznerri buruzko beste bat ere —atzera begirakoa eskainiko Aznerri—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.