Juan Kruz Igerabidek jasoko du Ahoz Aho jaialdiaren Urrezko Kalabazetako bat

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KONTALARITZA. Martxoaren 9an hasi zen Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko XII. Jaialdia, eta, ordutik, ipuina ardatz, atzerriko eta Euskal Herriko kontalariak herriz herri ibili dira. Etzi amaituko dira topaketak, eta Urrezko Kalabaza sariak banatuko dituzte Tolosan (Gipuzkoa). Juan Kruz Igerabideri emango diote horietako bat, ahozkotasuna sustatzeko egin duen lana eskertzeko. Beste bi lagun ere sarituko dituzte, baina oraindik ez dute jakinarazi nor diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.