Musika

Kepa Junkerak 'Maletak' izeneko lan berria argitaratu du

Sorginak taldea lagun izan du bigarrenez, eta abesti guztiak etxean grabatu ditu, “inguruan" izan dituen instrumentuekin.

Kepa Junkerak 'Maletak' izeneko disko berria aurkeztu du. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 2a
13:56
Entzun

“Ez dira bidaia maleta arruntak, musika instrumentuak gordetzeko maletak baizik”. Kepa Junkera trikitalariak musika instrumentuak gordetzeko erabiltzen diren zorroei gorazarre egin nahi izan die lan berrian. Haren esanetan, musikariei hainbat instrumentu izatea gustatzen zaie, instrumentu bakoitzak bere istorioa duelako. “Herri musikan, instrumentuak eskutik eskura pasatzen dira, eta nik trikiti zahar bat lortzen dudanean, bere maletarekin egon dadin nahi dut. Baina, gero, maleta horiek baztertu egiten ditugu. Niri maletek, bisualki, grina berezia sortu izan didate beti, eta gorde egin izan ditut denak”.

Aurreko diskoan egin zuen bezala, Sorginak taldearekin batera aritu da grabaketa lanetan. Eta kolaborazio mordoa bildu ditu, bai musikak eta baita hitzak egiteko ere. “Disko honetan musikari zerrenda ikaragarria dago, musika maila handia dauka”. Hamazazpi kantu bildu ditu, baina, adierazi duenez, diskoan bi “bide” bereiz daitezke: bide “esperimentalago eta ausartago” bat eta bide “alaiago, freskoago eta dinamikoago” bat. Diskoko abesti guztiak Junkerak berak konposatu ditu, eta etxean grabatu ditu, “inguruan" izan dituen instrumentuekin. Adierazi duenez, etxean grabatzeak “soinu desberdinak ikustea” ahalbidetu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.