Donostiako 74. Zinemaldia

'Azken agurra'

'Azken agurra' filmaren fotograma bat.
'Azken agurra' filmaren fotograma bat.
lander garro
2026ko irailaren 23a
04:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

SAIL OFIZIALA

Patetismoari gorazarre

Oso gutxi filmatzen da mundu garaikidea gure zineman, zoritxarrez. Alfred Stiegiltz argazkilari handiak esaten zuen edertasunik handiena gure etxe bazterretan dagoela beti. Gaur, hemen. Kontua dela nola egiten diogun so. Esate baterako, gure herrietako galeria txikiei, auzoetako tunel zikin horiei, non nerabeek lehen muxu klandestinoak ematen dizkieten elkarri, munta txikiko dendetako jabeek ipinitako negozioen ondoan: Golosinas Maribi, Eguzki ile-apaindegia. Gaur egungo mundua, gaur egungo kezkekin: haurren zaintza partekatutako bikote puskatuak, eguneko menuak, igerilekuak.

Paisaia gordina dauka film honek, patetismo exazerbatu batekoa, eta zikintasun hori baliatzen du aztiki Almandozek mundu bat sortzeko. Dramaren desdrama da gakoa. Umore eta irudimen pixka bat lokatzaren eta heriotzaren mamuari iskin egiteko. Horrela sortzen da Azken agurra Kaurismakitar hau, gauzen eta objektuen natura groteskoan urrea bilatuz. Patetikoa da Iñigo Azpitartek jokatzen duen pertsonaia, eta desastre humano horren potreta eginez eraikitzen da trama, ez oso trama konplexua (zertarako?), baina bai emozio permanente batean zauzkana, batzuetan higuinez, besteetan barrezka, tarteka hunkituta era bai. Eszena eta irudi brillantez betetako filma da, Anariren (eta bandaren!) presentziarekin puntu gorena lortzen duena. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA