Donostiako 74. Zinemaldia

'Sacamantecas'

'Sacamantecas' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
'Sacamantecas' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
lander garro
2026ko irailaren 21a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'Sacamantecas'

Zuzendaria: David Perez Sañudo. Gidoia: David Perez Sañudo, Sergio Granda. Antzezleak:

Antonio de la Torre, Patricia Lopez Arnaiz, Josean Bengoetxea, Eneko Sagardoi, Haizea Carneros. 

Iraupena: 

109 min. 

Herrialdea: Euskal Herria - Belgika.

'True crime' serioa

Izan dira, gutxi, baina izan dira gogoratzeko moduko serial killer-ak gurean, eta ezin egokiagoa da zinemaren garai honetan haiei kasu egitea, behar baitu gure zinemak ere munduan dabilen olatua hartu.

Bertute asko ditu David Perez Sañudoren lan honek. Lehenik eta behin, filmaren arkitektura bera, non ageri baita aktore taldea, bikaina zinez; argazki zuzendaritza, Keneth Oribek egina, filmari kalitate goren bat ematen diona; edota Beatriz Perez-Nogales, zeinaren musikak lagunduta lortuko baitu ikusleak filmean zehar bihotza uzkurturik izatea kasik uneoro. Ezin da aipatu gabe utzi filmak daukan anbientazioa ere, ikuslea halako istorioetan benetan barneratzeko ezinbestekoa dena, eta gure zineman askotan mugatua egoten dena aurrekontu arazoengatik. Ez dakit zein izan den kasu honetan sekretua, dirua edo efektu digitalak (akaso biak).

Gauza on asko esan behar dira zuzendariari buruz ere, eszena jendetsuak maisuki kudeatu dituena, gerrakoak bereziki, hainbeste, ze gerra karlistetan sentitu baikara ordu eta erdiz... nolako filmaketa! Tiroak, eztandak, odola... Filmak intentsitate eta emozio handiak eskaintzen dizkigu, zinezko thriller batek behar duen bezala. Gustatu zait Sacamantecas gaizkilearen istorioa eta gerrate karlistak, biak txirikordatuta agertzea, baita alfabetizazioaren gaia traman trebeki txertatua egotea ere. Baditu gidoiak alde on asko, eta akaso baten bat ez hain ona, esaterako, ikertzaileen arteko ezadostasuna, filmean denbora gehiegiz luzatzen dena nire gusturako.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA