Kritika. Literatura

Begirada sorgindu

'Erreka bezala mintzo naiz' liburuaren azala.
'Erreka bezala mintzo naiz' liburuaren azala.
2026ko ekainaren 7a
04:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

'erreka bezala mintzo naiz'

Idazlea: Jordan Schott. Itzultzailea eta ilustratzailea:

 Sydney Smith. 

Argitaletxea: Haria.

Azaleko irudiaren indarrak begirada harrapatzen du, hain da argiaren distira itsugarria, hain bizia uraren jarioa, hain intimoa mutikoaren bainua.

Izenburuak ere zeresan handia du barruko mamiari dagokionez, besteak beste album honen hiru gako nagusiak ezartzen dituelako: «Erreka bezala», «mintzo naiz» eta «naiz». Azken «naiz» honek adierazten digu liburuko narratzailea protagonista bera dela; «mintzo naiz» horrek liburuko hizketagai nagusia ezartzen du (mihia lotuta izatea), eta «erreka bezala»-k sufrimendua askatzeko bidea seinalatzen du.

Kontakizuna idazlearen anekdota bat da, haurra zenean aitarekin bizitakoa, eta etorkizunean liburu hau idaztearen arrazoi bihurtu dena. Istorioa hiru pausotan garatzen da: esnatzean, eskolan eta —tarte handiagoz— aitarekin errekara behin egin zuen txangoan. Irudi eta hizki, indar guztia jarri da adierazteko berak nola sentitzen duen totel izatea.

Testua lerro etenetan idatzita dago, poesia balitz bezala, ilustrazioak margolanen tekniken arabera egin dira, zurdaki, espatula eta kidekoekin.

Segida nahi baduzu: Martzelo itsua (Elkar), Sara, nor zara? (Pamiela), Autismoa eta biok (Txalaparta).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE