Kritika. Haur eta gazte literatura

Egokia eta erakargarria

'Femina sapiens' liburuaren azala. BERRIA
'Femina sapiens' liburuaren azala. BERRIA
2025eko urriaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'FEMINA SAPIENS'

Marta Yustos eta Diego Rodriguez arkeologoak dira izatez, baina dibulgazio lan berezi bat egin nahi izan dute oraingoan. Haurrek ulertzeko moduko liburu bat sortu dute giza eboluzioa azaltzeko, eta berezitasun bat gehitu nahi izan diote: azalpenetan emakumea hobetsi dute; ohituraz, kontrakoa hobesten baita, gizonezkoa. Hona izenburuaren zergatia, homo sapiens klasikoaren aurrean femina sapiens jarri dute, behingoagatik.

Jakintza liburuak egituratzen dira edo arbolak bezala, atal eta azpiatalekin, edo, bestela, Femina Sapiens liburuak duen egituraketan, hierarkiarik gabeko informazio multzoekin, elkarren segida edo hari bat osatzen.

Ezker-eskuineko orri-bikoetan ematen zaigu informazioa. Adibidez, 10-11 orrialdeetan eboluzioaren zuhaitza azaltzen da, 12-13etan txinpantzearen eta gizakiaren anatomia erkatzen da, eta 14-15etan Ardipithecus ramidus espeziea aurkezten da, ezagutzen dugun gure arbasorik zaharrena, duela 4,5 miloi urte bizi zena.

Testua ilustrazioen gainean dago, formatu dinamikoa eratuaz. Irudiak egiantzekoak dira, eta koloreak (laranja eta urdin leuna) atseginak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.