HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hiru begiko igela'

Ekologia ikasgaia

Idazlea: Olga de Dios. Ilustratzailea: Olga de Dios. Itzultzailea: Ipar Alkain. Argitaletxea: Denonartean.

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Album ilustratu hau Munstro Arrosa bildumaren hirugarren alea da. Bost pertsonaia nagusi daude, eta ale bakoitzean bat da protagonista: Munstro arrosa, Txori horia, Munstro urdina, Pilota piztia, eta Hiru begiko igela.

Bildumari izena ematen dion lehen albumean (Munstro arrosa, 2016) uniformetasun grisaren aurka egiten zen, eta bigarren albumean (Txori horia, 2017) desberdin izatea aldarrikatzen zen.

Hirugarren honetan ekologia ikasgai bat eman nahi zaio irakurleari.

Hiru begi dituen igela kezkaturik agertzen zaigu, bere putzua zikin baino zikinago dagoelako. Amonak esaten dionez, lehen, gauzak bestela ziren. Lehen, jende asko bizi omen zen inguru haietan, eta dena desberdina zen. Kalte guztien jatorria «gauza berrien fabrikan» dagoela deskubritzen duenean, Hiru begiko igelak plan bat asmatzen du bere lagunekin, garbitasuna itzul dadin.

Kontakizuna mezu ekologista zabaltzera lerratzen da, eta helburua eraginkorki burutzen du. Pertsonaiak, gertaerak eta gainerako baliabideak zalantza izpirik uzten ez dutenak dira. Era berean, ilustrazio lana goraipatzekoa da, irakurle hasiberriei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.