HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ondo lo egin'

Ingeniari lanak

Idazlea: Thierry Bedouet. Ilustratzailea: Thierry Bedouet. Itzultzailea: Leire Mendizabal. Argitaletxea: Ibaizabal.

2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Papergintza ingeniariek egundoko ekarpena egin diote literaturari, aspaldi honetan. Duela pare bat hamarkada modan jarri ziren hegal mugikorreko proposamenetatik abiatuta, iraultza ekarri zuten irudi bidezko liburuetara.

Denok dugu etxean halako aleren bat. Neuk etxean ditudanetatik pare bat aipatzearren, M. Reinhart ingeniariaren Encyclopedia prehistorica: dinosaurs (Walker books, 2005), eta Mommy (MDC books, 2006) azpimarratuko dizkizuet, bai eta M. Bataille-ren ABCD (Kokinos, 2008) alfabeto txundigarria ere.

Tamalez, haur txikiekin halakoen erabilerak frustrazio iturri izan ohi dira, eta argitaletxeek formatu sendoen bila ahalegina egiten jarraitzen dute. Horren adibide da Ondo lo egin!, Handia naiz izeneko bildumako lehen ale hau.

Azken joerei jarraiki, hegal mugikorrak orri artetik sortzen dira, hegalen mugimendua sendotasunarekin eta haur txikien manipulazio ahalmen mugatuarekin nahiko ongi bateratzen den eran. Gainera, teknika eta literatura bat eginda datoz, hegalen mugimendua hari narratiboarekin uztarturik. Gaia ere ez da nolanahikoa: lotara doazen haurtxoen beldurrak lasaitzeko estrategiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.