Haur eta gazte literatura. 'SUA, SUHILTZAILEAK!'

Jadoulen hamabi

2013ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Egilea: Emile Jadoul.

Ilustratzailea. Emile Jadoul.

Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola

Argitaletxea. Ibaizabal.

Berriki argitaratu dira Jadoulek sinatutako Sua, suhiltzaileak! eta Bihotz-bihotzetik! albumak, Ipurtargi sailean, ohiko formatuan, kartoizko orriak dituzten album etzanetan. Eta egile belgikar honi dozena bat lan euskaratua dioten honetan, begiratu orokor bat egingo diogu.

Jadoulen orain arteko obran animalia gizatiartuak izan dira nagusi, eta pertsonak, daudenean, haurrak izaten dira. Kontraste handiko eszenak sortzen ditu, kolore biziekin margotuak, marra lodiz inguratutako elementu gutxi batzuekin eta atzealde soilekin. Kontaketaren haria daramaten ekintzak ziklikoak izaten dira, alegia, behin eta berriz errepikatzen diren eszenak, amaierako korapilo askatzea gertatu arte. Txikienekin hari narratibo erabat apala josten du, eta, irakurlearen adinean gora egiten duen neurrian, eszenak kopuruz murriztu eta ñabarduraz aberastuta agertzen dira. Adibide parea jartzearren, BERRIAko gure hemerotekan badugu Jadoulek txikienentzako sortutako Kili-kili (2012-07-01) eta koxkorragoentzako Oilobustia (2009-04-12).

Ezaugarri hauek egile gehiagotan agertzen dira, hala nola Guido Van Genechten eta Liesbet Slegers belgikarrarengan (Txomin, Katalin,...), bai eta Jo Lodge (Kroko) britainiarrarengan. Badira mekanika bat eta estereotipo batzuk, txikienentzako literaturan ezarrita daudenak. Agian, sorpresarako eta umorerako gaitasunak bereizten du Jadoul gainerakoengandik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.