HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Txomin eta urtaroen liburu handia'

Jakintza haurtxoentzat

Idazlea eta ilustratzailea: Liesbet Slegers. Itzultzailea: Leire Mendizabal Iturrioz. Argitaletxea: Ibaizabal.

2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Irakurle txikienekin aritzen direnek badakite zein den euskal letren panorama: apenas dagoen bertako egileen obrarik, boladaka funtzionatzen du merkatuak (lehen, unetxoak ziren; orain, emozioak eta jakintza; gero?), eta zaila da marra beltz lodiko marrazki kolore-biziei izkin egitea.

Baina ez dadila inor izutu. Ustezko monotonia da hau. Betiko legez, mainstream-a gainditzekotan, saiatu egin behar da.

Katalin eta Txominen mundua, mainstream-a da. Baina ez da horregatik gaitzetsi behar. Alderantziz. Dituen onurak bilatu. Begiratu haurtxo irakurlearen zaletasunak. Aukeratu baliagarri zaizuna: unetxoak (Katalin erosketak egiten...), emozioak (Txominen sentimenduak...) edo jakintza (Txomin eta urtaroen liburu handia...); bada non aukeratu.

Eta beti bezala, baliatu haurraren eta liburuaren artean zaudela, liburuari nahi duzun norabidea emateko. Esaterako: ezaguna da Slegersen zaletasuna proposatzeko esperimentu errazak, proposatzeko ariketak desberdintasunak topatzen, proposatzeko irudiak bikoteka jartzen. Eta ezaguna duen genero ikuspegi atzerakoia. Baliatu.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA