HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sendagilea'

Ogibidea aukeratzen

Idazlea: Liesbet Slegers. Ilustratzailea: Liesbet Slegers. Itzultzailea: Leire Mendizabal. Argitaletxea: Ibaizabal.

2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arkeologoa, albaitaria, dantzaria eta sendagilea. Sukaldaria, futbolaria, astronauta eta lasterketa pilotua. Dagoeneko zortzi lanbideren azalpen liburuxka kaleratu dira, handitan... bildumaren barruan.Hiruzpalau urtetik gorako edozeinentzat egokiak diren azalpen eta irudiak dakartzate, duen tonu infantilak goiko muga ezartzen badu ere.

Azalpenek eta irudiek ogibide hauetako bakoitzaren ezaugarri orokorrak garbi adierazten dituzte, argibide orokorretatik abiatuta, anekdota pertsonaletara garatuz testua.

Joera ikonikoa duten irudiekin eraiki dira ilustrazioak, marra lodiz inguratuta eta kolore biziekin. Pertsonak buru handiak dira, animaliak apur bat gizatiartua daude, eta denak du halako estetika alai gozo bat.

Aukeratutako lanbideak arrakasta sozialarekin lotzen diren horietakoak dira batik bat, eta hutsune nabarmena dago kalifikazio baxukoei dagokionez, baina tira, modakoen artean denetik dago. Eta orain galdera: zein genero aukeratu ote dira lanbide bakoitzean? Erantzuna lehen esaldian dago, bi multzotan, nesketatik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.