Haur eta gazte literatura. 'HAIZEA SAHATS ARTEAN'

Patxadaz irakurtzeko ezinbesteko obra

2014ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Idazlea: Kenneth Grahame.

Ilustrazioak: Elena Odriozola. Itzultzailea: Miren Arratibel. Argitaletxeak: Erein eta Igela.

Atzo egin zituen 155 urte juxtu obra honen idazlea Keneth Grahame (1858-1932) Eskozian jaio zela. Denbora igaro da, bai, obra honen eta gure artean —liburuak orain dela 104 urte ikusi zuen argia— baina zer esango dugu guk, euskaraz lehen aldiz iazko azaroan argitaratu zen eta. Une onean, Eskozia modan dagoen honetan.

Halere liburu honek ez du modarik behar bere burua saltzeko, barruan gorderik baitauka altxorra, irakurlearen zain. Bere bertuteez jakitea oso erraza da, gomendio zerrenda guztietan agertzen da, literatura foroetako zutabe da, haur literaturaren historiaren mugarri... Ezer berririk esatea ezinezkoa bihurtzeraino. Liburua eskuratuko duzulakoan, kritika luze eta sakonak irakurriko, ez naiz horretan arituko. Aldiz, euskarazko edizio kaleratu berriaren ezaugarriak aipatzea nahiago, euskal jendea harengana hurbilaraziko dudalakoan.

Ez gara lausengu zale txoko honetan, baina liburu honi dagokionez ezin uzkurtuko gara: Luxuzko edizioa da, paper ona, azal gogorra, irudi koloredun ugariak... hoben txikia duela letra tamaina.

Eskuetan mardul egiten da bere 200 orrialde eskasetan. Aurkibidean hamabi atal, fidel jatorrizkoari. Itzulpena bezala: anpulosoa, antigoalekoa nire haurren belarrientzat.

Ilustrazioak bitxikeria hutsa, Odriozolaren eskutik. Giroarekin bat datozenak, sotilak, fabularen eta eleberriaren fusioa den obra honentzat, Juan Kruz Igerabidek dioenez atariko-solasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.