'oinak lurrean zituen izarra'
Idazlea: Olga de Dios
Ilustratzailea: Olga de Dios
Itzultzailea: Ipar AlkainÂ
Argitaletxea: Denonartean
Sortzaile ezaguna egin da Olga de Dios bere albumekin. Kolore fluoreszenteek eta forma zatarrek ikusgarritasuna ematen diote haren lanei, baina esaten da arrakasta haurrentzako autolaguntza aholkuengatik datorkiola, eta fokuan balio onak jartzeagatik. Merituren bat gehiago izango du, diot nik.
Kasurako, album honetan gidoiak ibilbide bat proposatzen du, ezohiko eran.
Izan ere abentura ibilbide bat da, exotiko irudikatzen diren lekuetatik protagonista igarotzen doana, bere gaitasun bereziekin besteengan «argia pizten» edota «dirdiratzen irakasten». Egin kontu, bidearen amaieran Lur planeta osoak dir-dir egiten du.
Halako irakurketa proposamenak irudietan oinarritzen dira, haien ekarpena da ilustrazioekin zentzumenak kitzikatzen dituzten irudi ikusgarriak eskaintzea (ibilbide exotikoa), ahal den neurrian gaitasun narratiboa mantenduta. Esku artean dugun albuma irakurtzen ari nintzela bururatu zitzaidan ideia hau, eta ia segidan konturatu nintzen Matthias Picardek sinatzen duen Pataslargas albuma deskribatzen ari nintzela, eta Mitsumasa Anno-ren Anno's Journey, eta Blexbolexen Romance, eta...