KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Lukasen adina...

'Non begia, han egia' liburua.
'Non begia, han egia' liburua.
2024ko apirilaren 28a
05:00
Entzun

'NON BEGIA, HAN EGIA'

Desberdin ikusten dugu gutako bakoitzak. Nortasuna, adina eta pentsamoldea desberdinak ditugu, eta honi gehitu behar dizkiogu daltonismoa, begi-lausoa edota bestelako ezaugarriak.

Ados al zaude aurreko paragrafoko baieztapenarekin? Ni ez erabat, ikusmen fisikoa eta psikologikoa plano berean jartzea nahasgarria iruditzen zaidalako. Album ilustratu honek, halere, planteamendu hauxe egiten digu.

Hemeretzi ilustrazio handik osatzen dute proposamena, liburuak barnean dituen orri-biko guztiak hartzen dituena. Soilik liburuaren azala eta kontrazala gelditu dira aparte, euren ohiko funtzioa betetzen (une honetan komeni da gogoraraztea liburuetan bereizi egiten direla azala eta portada, lehen hori liburuaren kanpoan eta aurrealdean dagoena izanik, eta bigarren hau barruan dagoena, titulua eta egile nagusiak nabarmentzen).

Jakintza liburua da, beraz, bere helburua formatiboa izanik. Informazioa katalogo eran eskaintzen zaigu, ilustrazio bakoitzean «ikuskera» desberdin bat eskainiz. Umorezko tonuan eraiki dira, errepikapenaren bidez, egitura berberaren aldaeretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.