Musika

Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla eta beste bost artista batu dira BBK Live jaialdira

Sanguijuelas del Guadiana, Triangulo de Amor Bizarro, Club Romantico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable ere festibalean izango direla iragarri dute. Uztailaren 8tik 10era egingo dute jaialdiaren 21. aldia, Kobetamendin.

Vetusta Morla taldeak urriaren 24an Iruñeko Nafarroa Arenan eskainitako kontzertuaren irudi bat. IÑAKI PORTO / EFE
Vetusta Morla taldeak urriaren 24an Iruñeko Nafarroa Arenan eskainitako kontzertuaren irudi bat. IÑAKI PORTO / EFE
edurne begiristain
2026ko azaroaren 23a
12:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uztailaren 8tik 10era egingo dute datorren urtean BBK Live jaialdia Bilbon, eta kartel osoaren programazioa pixkanaka ari dira ematen. Aurrez iragarri zituzten musika taldeez gain, jaialdian izango diren beste zortzi artistaren izenak jakinarazi dituzte gaur: Lykke Li, Of Monsters and Men, Vetusta Morla, Sanguijuelas del Guadiana, Triangulo de Amor Bizarro, Club Romantico: Dngdngdng b2b Florentino, 1111 eta Perfecto Miserable.

Uztailaren 8an, 9an eta 10ean egingo dute jaialdia, ohiko kokalekuan, Bilboko Kobetamendin. Antolatzaileek esan dute artista gehiago iragarriko dituztela datozen asteetan.

Orain arte iragarritakoen artean daude The xx, Teddy Swims, Pixies, The War on Drugs, alt-J, Amelie Lens presents AURA, Bonobo, Jack Johnson, Two Door Cinema Club eta Viva Suecia, besteak beste. Antolatzaileek belaunaldi berrien ahotsak eta nazioarteko ibilbide luzeko taldeak uztartzeko apustua egin dute datorren urteko kartela osatzeko. Artista guztien zerrenda BBK Live jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke.

Jaialdirako bonuak salgai daude dagoeneko, prezio berezian eskuratu daitezke azaroaren 30era arte. Sarrerak Bilbao BBK Live jaialdiaren webgunean eta Fever Up plataforman eros daitezke. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA