Hilberria

Michel Portal baionarra hil da, jazz musika garaikidearen erreferentea

Europako jazz musikaririk garrantzitsuenetakoa izandakoa, haren izena darama Baionako antzokiak. Parisen zendu da 90 urte zituela.

Michel Portal Donostiako Jazzaldian, 2020. urtean. JON URBE / FOKU
Michel Portal Donostiako Jazzaldian, 2020. urtean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko otsailaren 15a
19:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Amaitu da Michel Portal musikari eta konpositorearen emari oparoa. Baionan 1935ean jaiotako musikaria Parisen hil da 90 urte zituela; han bizi zen azken urteetan. Klarinete eta saxo jotzailea, besteak beste, Europako free jazz musika estiloaren sortzaileetako bat izan zen, baina jazz klasikoan ere ibilbide aberatsa egin du. 

2019. urtean, Baionako udalak haren izena jarri zion hiriko antzokiari, eta, horri lotuta, hiru kontzertu jarraian eskaini zituen bertan. Donostiako Jazzaldiaren aitortza ere jaso zuen 2018. urtean. 

Genero eta instrumentu ugaritan nabarmendu izan da Portal, eta free jazz estiloan erreferente izateaz gain, ospetsua da zinemarako eta telebistarako egindako konpositore lanengatik. Euskal folklorearekin ere harremana izandakoa zen, eta 1990ean Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak filmaren musika idatzi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.