Ilustratzailea

Maite Rosende: «Oso ezegonkorra da gure lanbidea»

'Traba' albumagatik jaso du Rosendek Literatur Lanaren Ilustrazioaren Euskadi saria

Maite Rosende ilustratzailea, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Maite Rosende ilustratzailea, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Inigo Astiz
Bilbo
2025eko urriaren 6a
16:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurrez ere, euskarazko hainbat liburu ilustratu izan ditu Maite Rosendek (Donostia, 1991), eta Traba lanagatik jaso du Literatur Lanaren Ilustrazioaren Euskadi saria. Sorkuntzak espiritu kritikoa pizteko duen gaitasuna nabarmendu du, eta sortzaileak babestu beharra aldarrikatu.

Traba asko al ditu sorkuntzak?

Lanbide oso ezegonkorra da hau, eta aurrera egiten jarraitzea apustu bat izaten da, horrek nora eramango zaituen jakin gabe. Traba, adibidez, bestelako lanik ez nuen sasoi batean egin nuen. Egin nuen, jo nuen argitaletxeetara, eta gero gerta daiteke sari bat jasotzea azkenean. Baina beste batzuetan ez da halakorik gertatzen. Gehienetan ez.

Liburua ikusita, igartzen da erabat aske egindako lan bat dela.

Oso ondo pasatu nuen liburua egiten, eta uste du hori nabaritzen dela.

Jarrera hori izaten duzu enkarguzkoak diren lanekin ere?

Bai. Jolasa oso garrantzitsua izaten da beti.

Orain zerekin zabiltza?

Liburu batekin nabil. Erabat murgilduta nago hor. Martxo aldera aterako dut, hori ere Denonartean argitaletxearekin. Erabat nirea izango da hori ere, eta aske nabil.

Donostiako Gilda sormen estudioko kide ere bazara. Zer esan nahi du horrek?

Gros auzoan gaude. Zazpi lagunek osatzen dugu, zazpiak gara sortzaileak, eta coworking moduko bat da. Tailerrak, erakusketak eta bestelakoak ere egiten ditugu.

Lagungarri zaizu taldean aritzea?

Lanbide oso bakartia da nirea, eta horrela badut dudak konpartitzeko leku bat. Bidea askoz atseginagoa da horrela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.