Kritika. Haur eta gazte literatura

Paradisu ludikoa

'Gordegia' liburuaren azala.
'Gordegia' liburuaren azala.
2025eko azaroaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

'gordegia'

Enpatia gauza handia da. Ikusezina belaunez iristen ez denean, eta kasu guztietan landu beharreko dohaina.

Gordegi bat edozein leku izan daiteke haurrentzat. Belartzari bat, etxe-atze bat, kale itsu bat, edo hondeamakinek auskalo zergatik orubearen bazter batean sortutako zulo bat.

Halaxe da album honetan. Zulo handi bat eskola ondoan, geletan ez daudenean bisitatzeko oso aproposa den gordegia.

Zulo bat sustrai ageriekin; zulo bat harri handi eta ttikiekin; zirriztu eta aldapatxoekin, jolasteko leku seinalatu bat, denen bistan dagoena, baina gordelekua ere badena, gordegi partikularra, ez dakienarentzat bide ikusezinak dituena, mugarri eta debeku sumaezineko lurraldea, enpatiarik adierazten ez duten helduentzat.

Haur ahots batek azalduko digu dilema hau, eta dilema honen bidez haur irakurleak bere eskubideen aldarrikapena egiteko gogoa izan dezake, eta bitartekariok izan genezake tentazioa babestu hitzari esanahi aberatsagoa emateko, zuzenagoa, beldurrak eta norbere mugak gaindi ditzakeen esanahi bat. Etorkizun eskasa baitu bestearen azalean jartzeko gai ez den bitartekari batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.