Bertsolaritza

Peru Abarrategi gailendu da Laudion, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan

Zuzenean pasatuko da Aramaioko finalaurrekora. Ekaitz Samaniego sailkatu da bigarren, eta Andere Arriolabengoa, hirugarren.

Laudioko saioan parte hartu duten bertsolariak. Erdian, Abarrategi. BERTSOZALE ELKARTEA
Laudioko saioan parte hartu duten bertsolariak. Erdian, Abarrategi. BERTSOZALE ELKARTEA
Paulo Ostolaza.
2026ko otsailaren 15a
20:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

251,5 puntu eskuratuta, Peru Abarrategik irabazi du Laudioko Kasinoan jokatu den Arabako Bertsolari Txapelketako saioa, lehen faseko bigarrena. Horri esker, zuzenean sailkatu da Aramaion jokatuko den finalaurrekorako.

Gainontzeko bertsolarien artean, puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalaurrekoak. Gaur, Ekaitz Samaniego izan da bigarren, 241 puntu lortuta; Andere Arriolabengoa izan da hirugarren, 236,5 puntu bilduta; Aitor Ugarte laugarren, 233 puntu eskuratuta; eta bosgarren eta seigarren Hegoi Amabizka eta Manu Bendala, bakoitzak 222,5 puntu lortuta.

Saioan hamahiruna bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, eta Irati Martinez Izaga izan da gai jartzailea.

Hurrengo saioa otsailaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA