Martxan da Oihu bat Palestinara jaialdiko sarreren online salmenta

Martxoaren 21ean egingo dute elkartasun jaialdia, Durango Landako gunean. 27 musika taldek, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariek, eta Antton Telleriak hartuko dute parte, besteak beste.

Naxker taldea, iaz. GUILLAUME FAUVEAU
Naxker taldea, iaz. GUILLAUME FAUVEAU
garbine ubeda goikoetxea
2026ko otsailaren 24a
18:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den urtarrilean aurkeztu zuten Oihu bat Palestinara, Palestinako erresistentziaren aldeko egun osoko jaialdia. Eta orduan eman zuten bertan parte hartuko duten musikarien zerrenda ere. Baina beste izen batzuk ere gehitu zaizkio orain. Hala, Ahmed&Nur, Ezezez, Kiliki, Maruxak, Merina Gris, Mursego, Naxker, Niza, Silitia eta Calie ere bertan izango dira, Anari, Belako, Bengo, Borla, Chuleria Joder, Dena, Eire, La Furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Lukiek, Malakias, Odei, Olatz Salvador eta Mateo Zikuta taldeekin batera. Martxoaren 21ean izango da jaialdia, Durangoko Landako gunean (Bizkaia). Sarrera fisikoak salgai zeuden lehendik, eta gaurtik aurrera online erosteko aukera ere izango da.

Bertsolariak ere izango dira oholtzan; zehazki, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube. Bestalde, Antton Telleriak eta Asier K-k bakarrizketa bana egingo dute, eta Nondik Nora Abiatuk dantza saio bat egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.