Joseba Larratxe. Ilustratzailea

«Sari hau jasotzea, aitortza bat ez ezik, bultzada handi bat ere bada»

GORKA RUBIO / FOKU.
Miren Mujika Telleria.
Donostia
2023ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Mikel Laboaren ibilbidearen eta hark utzitako lorratzaren emaitza da Ni ez naiz Mikel Laboa komikia. Harkaitz Canok eta Unai Iturriagak jarri zizkioten hitzak lanari, eta Joseba Larratxek (Irun, Gipuzkoa, 1985), berriz, iruditara eraman zituen hitzok.

«Mikel Laboaren musikaren erritmoa eta ikusizko interpretazioa» nabarmendu ditu epaimahaiak.

Bai. Jardun honetan aritzen den epaimahai batek baloratu eta saritu du lana. Horrek esan nahi du zure kideek apreziatzen dutela zuk eginikoa. Ez dago zure parekoek aintzakotzat hartzea baino amets hoberik. Beraz, sari hau jasotzea, aitortza bat ez ezik, bultzada handi bat ere bada niretzat. Halakoak ez dira egunero jasotzen, eta, beraz, oso eskertuta nago, eta oso pozik.

Esan duzu bolada oparoa izan duela komikigintzak.

Bai. Lan ugari argitaratu dira sektore horretan, eta kalitate handikoak, gainera. Horien guztien artetik neuk egindakoa saritzea ohore bat da.

Hiru eskutara egindako lan bat da. Nolakoa izan zen prozesua?

Sormen lan batek izan beharko lukeen prozesua izan zuen. Proiektuak eskatzen zuen erritmoan egin genuen lan, eta normalean sortzaileok ez dugu luxu hori izaten. Korrika eta presaka aritzen gara, laburrak izaten baitira epeak.

Hiru eskutara landu dugu, bai. Nola egin dugun? Bada, faseka:batzuetan, Harkaitzek eta Unaik pasatzen zidaten gidoia eta nik horren gainean egiten nituen marrazkiak, eta besteetan, alderantziz. Horrela lan egin izanak lan honen autoreago sentiarazten nau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.