Tanttaka eta Gaigne saritu dituzte Max sarietan

Sexberdinak obra. TANTTAKA.
2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
ARTE ESZENIKOAK. Herenegun banatu zituzten Espainiako Max arte eszenikoetako sariak, eta euskal konpainia eta antzerkigileei ere heldu zaie aitortza. Tanttakak produkzio lan onenaren saria jaso du, Mireia Gabilondok zuzendu, Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzi, eta Irureta eta Aitziber Garmendiak antzeztutako Sexberdinak obragatik. Eta Pascal Gaignek, berriz, musika konposizio onenaren saria irabazi du Kukairen Eta orain zer? dantza ikuskizunean egindako lanagatik.

Maria Goirizelaiak, bestalde, moldaketa onenaren saria irabazi du, Yerma obrarekin; eta Iñaki Rikartek eszena zuzendaritza onenaren saria, Supernormales lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.