Ur abisaletatik bueltan

Garai ilunetan sortutako abestiekin dator argitara The Icer Company taldearen lehen diskoa

The Icer Companyk  lehen diskoa kaleratu du. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
Araitz Muguruza.
Donostia
2013ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Bizitzak ematen ditu kolpe latzak, norberaren gogoa iluntzen dutenak. Horrelako egoeretan batzuek idazteari heltzen diote, eta sortzen dira hainbat lan. Halako egoera batean idatzi eta konposatu zituen Iker Ziak hainbat kantu. Abesti horiek gero egin zuten bidaiaren ondorio da The Icer Company pop-rock taldea. Lehenengo diskoa kaleratu du, Ur abisalen espedizioa izenburupean (Gor diskak).

Introspekzio bidaia bat egiteko gonbita egiten du taldeak: «Norberaren barrenera, itsasoaren sakonera, ur abisaletara», zehaztu du Zia taldeko abeslariak. Haren iritziz, antzekotasun handia dute pertsonen barruak eta ur abisalek.«Biak dira ilun, hotz eta ezezagun». Momentu eta garai konkretu batean egindakoak dira diskoak biltzen dituen hamabi abestiak. Ziak argazkiekin parekatu ditu abestiak. «Momentu jakin batekoak dira, argazkiak bezala, eta,elkarren segidan jarrita, hartzen dute bidaia pertsonal bat deskribatzen dute».

Zuloaren beltzean dagoenak, dena den, aurkitzen du argitasun apur bat, mugarri bat, eta diskoak hori ere baduela adierazi du Ziak. «Arrain abisalek egiten duten eran, argitasun apur bat erakusten dute abesti batzuek». Izaki abisalak eta Egonezinaren azken eguna aipatu ditu.

Ziak bere garaian konposatu zituen abesti akustikoakdiskoratu bitartean ere egin dute bidaia. Abeslariak erakutsi zizkion Arkaitz Ezkai taldeko bateria jotzaileari, eta, abestiak entzun orduko, «zerbait egin beharra» zegoela erabaki zuen. Hark heldu zion «serio» proiektuari, eta taldekideak lortzeari ekin zion. Behin taldea osatuta, abestiak ondu eta grabatzeari ekin zioten.

Grabatzerakoan egiten denohiko prozesua alderantziz egin zutela azaldu dute. «Bateria grabatu genuen azken instrumentua, eta ahotsa lehenengoa. Nahiago izan dugu horrela, askoz hobeto entzuten da». Grabatu zuten disko hura, «modu misteriotsuan» iritsi zen Patxi Goñi Gor diskoetxeko arduradunengana; lehenengo entzunalditik, hala ere, «dotorea» eta «freskoa» iruditu zitzaiola adierazi du.«Ideiak garbi zituztela nabari zen, goitik behera egindako talde baten itxura zuten».

Hala, orain berriz argitaratu dute diskoa; baita bideoklipa grabatu ere —Ezezagunenbilera abestiarena—. Lehenengo kontzertua azaroaren 30ean Iruñeko Zokoan emango dute, eta Durangoko Azokako Ahotsenea gunean ere izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.