Urriaren 6an inauguratuko dute Bilboko Arte Ederren Museo berritua

Beste eraikin bat zabalduko du museoak, hirugarrena, eta urriaren 6tik 13ra bitarte egingo dute inaugurazioa. Baina eguna iritsi arte eta abuztuaren 30etik aurrera, itxita egongo da. Inaugurazioaren astean doakoa izango da sarrera.

Norman Foster Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektuaren aurkezpenean, 2019an. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Norman Foster Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektuaren aurkezpenean, 2019an. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Odile Bourguignon Goñi
2026ko abuztuaren 20a
20:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gertu dago eguna. Hasi da Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko prozesuaren azken txanpa. Izan ere, museoak amaitutzat eman du Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek diseinatutako zabaltze plana, eta, horrekin batera, museoa berriro ere irekitzeko inaugurazio programa antolatu dute. Urriaren 6tik 13ra bitarte ospatuko dute museoa berriz irekitzea, eta, tarte horretan, dohainik izango da sarrera.  

Museoak bi eraikin izan ditu orain arte: 1945eko eraikina bata, eta 1970ekoa bestea. Baina aurtengo ekainean hirugarrena aurkeztu zuten kazetarien aurrean, eta orain zehaztu dute herritarrek noiz izango duten bertaratzeko eguna. Urriaren bigarren astean izango da, baina, horren aurretik, eta aste horren gaineko espektatibak zapuztu ez daitezen, museoa itxi egingo dute abuztuaren 30ean. Hain zuzen ere, Bilboko Aste Nagusiaren ondoren eta Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola bilduma erakusketa amaitzearekin batera. 

Lau urte baino gehiago iraun du Bilboko Arte Ederren Museoaren eraldatze prozesuak. Urte horietan guztietan, uztartu egin dituzte eraldaketa lanak eta erakusketak. Eta orain, prozesua hasi zutenetik lehenengoz, museoaren ateak itxiko dituzte. Horregatik, irekierak zirrara berezia sortuko du, eta, horrenbestez, inaugurazioaren astean «aktiboki parte hartzera» gonbidatu dituzte herritarrak. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA