Zazpi film hautatu dituzte Kimuak programarako
ZINEMA. Kimuak programak zazpi film labur erakutsi eta sustatuko ditu aurten. Epaimahaiak 75 lanen artean aukeratu ditu, eta fikziozkoak nahiz dokumentalak dira. Hiru euskara hutsean daude; lau, gaztelaniaz, eta, guztira, sei lan dira emakumezko zinemagileenak. Horien artean daude Maider Oleaga eta Esti Urresola.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu