Haur eta gazte literatura

Euri eta ateri

Euri eta ateri

Idazlea: Agirre, Alaine

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 68

Argitaletxea: Elkar

Baldin eta zuk, balizko irakurle horrek, liburu hau esku artean hartu baduzu eta pentsatzen jarri bazara ea etxera eraman nahi duzun edo ez, jakin behar duzu orri hauen barruan topatuko dituzula abentura xumeak eta desbentura galantak, eta batez ere pertsonaia maitagarriki baldartxo bat: Nora Chen, triste eta burumakur bizi dena, lan gris eta zentzugabe bati loturik hiri gris eta hotz batean, uneoro euria egingo balu bezala bere buru gainean. Egoera horretatik ateratzeko, lagun onaren mimo batzuk eta magia apur bat beharko ditu, umorea eta amorea, eta baita emozioei atea zabaltzea ere. Baldin eta zu, balizko irakurle hori, atearen bestaldean dagoena ikusteko beldur bazara, ez dituz gomendatzen, inondik inora, liburu hau etxera eramatea, arriskutsua izan liteke eta

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.