Ipuina

Independentziaren dekalogoa. Hamar euskal etorkizun

Independentziaren dekalogoa. Hamar euskal etorkizun

Idazlea: Gabilondo, Joseba

Generoa: Ipuina

Orri kopurua: 272

Argitaletxea: Txalaparta

"Euskal Herriaren independentziarako aldarria hamarkadaz hamarkada jaso dute belaunaldiek; nola gauzatu, ordea, gure herriaren askatasuna? Baina, are garrantzitsuago: zer forma hartuko luke Euskal Herri burujabe horrek?

Gabilondoren hamar ipuin bihurriotan, errealitate alternatibo «ez-utopiko» bana proposatu digu idazleak. Politikak eta literaturak, eskutik helduta, etorkizunaren aukeren artean barneratuko dituzte irakurleak. Turismoaren, gaztaka armatuaren, zapalkuntza-ardatzen, adimen artifizialaren edota aurrekari historiko zalantzazkoen gainean gogoeta egiteko istorioak ondu ditu idazleak Independentziaren dekalogoa liburuan.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.