10.500 eguzki plakako planta bat eraiki nahi dute Aiaran, Araban

Madrilgo enpresa baten proiektua da planta fotovoltaikoa. Egitasmoak ingurumen eraginei buruzko aldeko txostena jaso zuen, eta Eusko Jaurlaritzak gaur jarri du jendaurrean, herritarrek alegazioak aurkez ditzaten.

Eguzki panelen planta bat, artxiboko irudi batean. LANDER F. ARROIABE / FOKU
Eguzki panelen planta bat, artxiboko irudi batean. LANDER F. ARROIABE / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko urtarrilaren 23a
10:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azken egunotan, eztabaida handia sortu da Araban Solaria enpresak bultzatu nahi dituen energia berriztagarrien proiektuen harira. Lurraldean eraikitzekoak diren proiektuen iragarpenek ez dute, ordea, etenik. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak gaur jakinarazi duenez, Ventaja Solar 13 enpresak —Madrilen du egoitza— hasi du Aiarako (Araba) lurraldean FV Krabelin Solar planta fotovoltaikoa eraikitzeko aurretiazko baimenak lortzeko prozesua. Proiektuak jada jaso du ingurumen eraginei buruzko aldeko txostena, prozedura sinplifikatuaren bitartez, eta orain Jaurlaritzak jendaurrean jarri du proiektua, herritarrek alegazioak aurkez ditzaten.

Eusko Jaurlaritzak jendaurrean aurkeztu duen proiektuaren arabera, 10.504 eguzki plaka izango lituzke FV Krabelin Solar plantak, eta 4,6 megawatteko potentzia. Sortutako energia Aiaran bertan jada eraikita dagoen ST Aiala 30.000 azpiestaziora bideratuko litzateke. Hamar hektareako hedadura luke proiektuak, eta ia 4,2 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da eraikuntzarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.