Arabako Foru Aldundiak hobariak emango dizkie AP-1 eta AP-68 autobideen ohiko erabiltzaileei

Autobide horiek hartu ohi dituzten gidariei kostu ekonomikoak murriztea da asmoa. Programa horretarako 2,3 milioi euro jarriko ditu aldundiak.

AP-1 autobidearen bidesaria Armiñonen. JUANAN RUIZ / FOKU
AP-1 autobidearen bidesaria Armiñonen. JUANAN RUIZ / FOKU
2026ko uztailaren 7a
14:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako Foru Aldundiak 2,3 milioi euro jarriko ditu aurten AP-1 eta AP-68 autobideak erabili ohi dituzten gidariei hobariak emateko. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du aurtengo deialdi publikoa, bidesarien kostua arintzeko helburuz; diru sail horretatik, 1.386.390 euro AP-1 autobiderako izango dira, eta 908.520 euro AP-68 errepiderako.

AP-1 autobidean, 2026an zehar ohiko erabiltzaileek hamabost euroko tarifa laua izango dute Etxabarri Ibiña (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean, eta 75 eurokoa ibilbide osoan, Maltzagaraino (Gipuzkoa). Beste aldetik, AP-68n, Zanbrana (Araba) eta Bilbo arteko bidesarian % 60ko hobaria aplikatuko da, BEZa barne, hilean gutxienez hamabost bidaia egiten direnean.

AP-1 autobidearen ohiko erabiltzaileentzako hobariak urte osoan egongo dira martxan. Aldiz, AP-68 autobidearen bidesarietarako laguntzak 2026ko azaroaren 10ean amaituko dira, orduan amaituko baita autobidearen kontzesioa; ondorioz, hortik aurrerako bidaiei ez zaizkie aplikatuko aurreikusitako hobariak.

Data horretatik aurrera Arabako zatia kudeatzeko foru-arau proiektu bat lantzen ari da aldundia. Foru araua indarrean denean, egungoak baino bidesari askoz merkeagoak izango ditu autobideak: %70eko beherapena ibilgailu arinentzat, eta %50ekoa astunentzat. Bidesarien hobariak egoera berrira nola egokitu aztertuko du aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA