EH Bilduk Zeledonen jaitsierara gonbidatu ditu Salburuko Harrera Sarea, Martxoak 3 elkartea, Sare eta Ikusgune

Kolektiboek aukera izango dute Gasteizko San Migel balkoian egon eta beren aldarrikapenak jaiaren erdigunera eramateko. Rocio Vitero EH Bilduko bozeramaileak dei egin du jaiak errespetuz gozatzeko.

Gasteizko Done Mikel elizako dorretik jaisten da Zeledonen panpina. GASTEIZKO UDALA
Gasteizko Done Mikel elizako dorretik jaisten da Zeledonen panpina. GASTEIZKO UDALA
2026ko abuztuaren 3a
13:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bihar, abuztuak 4, Gasteizko jaiak hasiko dira Andre Maria Zuriaren plazan, Zeledonen jaitsierarekin. Urteroko ekitaldi garrantzitsu horren harira, EH Bilduk gonbita egin die hiriko zenbait gizarte eragileri ekitaldia San Migel balkoitik ikusteko: Salburuko Harrera Sareari, Martxoak 3 elkarteari, Sareri eta Ikusguneri. Aurretik, Elkarrekin Ahal Dugu-k esana zuen Arabako esku hartze sozialeko langileei egingo ziela tokia balkoian.

Gonbidatutako kolektiboek euren «jaiaren erdigunera» eraman ahalko dituzte aldarrikapenak. Horren bitartez, koalizioak «jai irekiak eta integratzaileak» sustatu nahi ditu, guztien «gozamena» bermatzeko. «Eragile sozialen bidezko aldarrikapenak ez dira ahaztu behar», adierazi du EH Bilduk.

Jaien hasieraren atarian, Rocio Vitero Bilduko bozeramaileak dei egin du «errespetuan eta bizikidetzan» oinarritutako ospakizunak izateko. Viterok azpimarratu du aisialdi guneetan indarkeria matxistarik eta LGTBIfobikorik ez izatea bermatu behar dela, herritar guztiek ospakizunak «aske» gozatu ahal izateko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA