Arabako esku hartze sozialeko lan gatazka, Zeledonekin batera balkoian

Elkarrekin Ahal Dugu udal taldeak esku hartze sozialeko langileei utzi dizkie txupinazo eguneko Andre Maria Zuriaren balkoirako gonbidapenak. Sektoreko langileek hilabeteak daramatzate protestan, soldatak alor publikokoekin berdintzea eskatzeko.

Esku hartze sozialeko langile batzuk, Elkarrekin udal taldeko zinegotziekin, Andre Maria Zuriko balkoian. ELKARREKIN AHAL DUGU
Esku hartze sozialeko langile batzuk, Elkarrekin udal taldeko zinegotziekin, Andre Maria Zuriko balkoian. ELKARREKIN AHAL DUGU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko uztailaren 28a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako esku hartze sozialeko langileek hilabeteak daramatzate lan gatazka gogor batean murgilduta. Beren soldatak sektoreko publikoko langileenekin berdintzeko eskatzen dute, eta greba egun ugari egin dituzte urte guztian eskaera horren alde. Orain, Gasteizko jaietako txupinazoaren lehen lerrora eramango dute aldarri hori, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren udal taldeak Andre Maria Zuriko balkoian zegozkien lekuak laga baitizkie sektoreko langileei.

Elkarrekin Ahal Dugu-ko iturriek adierazi dutenez, «langileen aldarriak ikusaraztea» dute helburu ekintza horretan, baita festak «gizarte zibil antolatuari hurbiltzea» ere. Esku hartze sozialeko langileen eskaerekin bat egin du koalizioak, eta haien baldintzak «pixkanaka» sektore publikoko langileenekin berdintzea nahi dute. Hortaz, alderdiko zinegotziak langileekin batera agertuko dira abuztuaren 4an, Zeledonen jaitsiera egunean, eta jaia aldarriarekin nahastuko da, balkoitik bertatik hasita. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA