Bi aldiz, bi egunetan segidan joko du etxean ETS taldeak. Sarrerak erosteko bidea zabaldu eta ordubete eskasera bukatu dira 2027ko martxoaren 20an Gasteizko Buesa Arenan emanen duten kontzerturako sarrera guztiak, eta hori iragarri eta segidan eman du albistea taldeak: beste kontzertu bat ere emanen dute, aurrez iragarria zuten egun horren bezperan, martxoaren 19an. Dagoeneko salgai daude egun horretarako sarrerak ere.Â
Ziztuan saldu dira sarrera guztiak. Hain laster, ezen salmenta orokorra zabaldu baino are lehenago bukatu baitira. Izan ere, aurresalmenta baizik ez da ireki gaur, eta bihar 11:00etan zuten asmoa publiko orokorrari sarrerak erosteko bideak zabaltzeko. Orain, martxoaren 19ko kontzerturako zabaldu zaie aukera zaleei berriz.Â
Ikusi gehiago
Larunbat iluntzean, Madrilgo Movistar Arenan eta milaka lagunen aurrean iragarri zuen ETSk 2027ko martxoaren 20ko kontzertua, eta biharamunean, igandean zabaldu zuen albistea lau haizeetara. Etxean izena jarri diote ikuskizunari, eta zera zehaztu du taldeak hari buruz, «asmoen adierazpen bat» dela, kontzertua Araban izanen delako, «guztia hasi zen tokian». Bestalde, azaldu dutenez, proposamen berri bat oholtzaratuko dute orduan, eta «kulturaren, tradizioaren, transmisioaren eta jaien inguruko ospakizun handi bat» izatea nahi lukete. Ikuskizuna 360 graduko formatuan eginen dute: eszenatokia Buesa Arenaren erdian jarriko dute, eta publikoa inguruan egonen da.