Gasteizko alkateak gertutasunean eta ongizatean jarri ditu lehentasunak

Maider Etxeberriak lau urterako gobernu programa aurkeztu du, «hiri aktiboa, zaintzailea, jasangarria eta auzoen aldekoa» eraikitzeko asmoz.

Arabako Alea
2023ko azaroaren 17a
14:00
Entzun

Orain bost hilabete eskuratu zuen alkatetzat Maider Etxebarriak (PSE-EE), eta aste honetan aurkeztu du 2023 eta 2027 arteko gobernu programa, Europa Biltzar Jauregian egindako ekitaldi batean. Udal taldeko zinegotziekin eta gizarteko ehun bat ordezkarirekin egin zuen saio bat, PSEk eta EAJk agintaldirako zehaztu dituzten sei ardatzak eta horien barruan dauden hamalau lan esparruak eta ehun konpromiso zehatzak aurkezteko, eta horiez eztabaidatzeko.

Datozen lau urteetan «hiri aktiboa, zaintzailea, jasangarria eta azuoen alde dena ematen duena» eraiki nahi du gobernu taldeak, eta ziurtatu du, horretarako, «elkar ulertzea, tokiko ekintza eta adostasunak» izango direla lan egiteko moduaren oinarriak. Ardatz gisa jarri dituzten sei oinarriak hauek izango dira, berriz: «pertsona guztien eskubideen defentsa eta ongizatea; politika jasangarrien garapena; hirian jarduera bultzatzea; merkataritzari, industriari eta ekintzailetzari babesa ematea; auzoetan arreta jartzea; eta herritarrekiko harremanetan gertutasun handiagoa izango duen eta arinagoa izango den udala eratzea»,

Jarraitu albiste hau irakurtzen Arabako Alea-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.