Ramiro Gonzalezek lau urte eman dizkio gehienez Burgosi Trebiñu arabartzeko

EAJ eta EH Bilduren galderei erantzunez, Trebiñuko herritarren borondatea errespetatzeko eskatu du ahaldun nagusiak, eta Burgosko presidentearen jarrera kritikatu du.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Arabako Batzar Nagusietan. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Arabako Batzar Nagusietan. ARABAKO FORU ALDUNDIA
Arabako Alea
2025eko azaroaren 6a
09:27
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako Batzar Nagusien aste honetako osoko bilkuran Trebiñu izan dute hizpide, aurten iraungiko baita Trebiñuri buruzko Araba eta Burgosen arteko hitzarmena. EH Bilduk eta EAJk, biek egin dute Trebiñu Araban integratzeko prozesua indartzearen alde, «zabaldu den abagunea probestuta», eta biek kritikatu dute Burgosko Gobernuaren jarrera immobilista. 

EAJk eta EH Bilduk galdera bana egin diote Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiari, aldundiaren asmoen inguruan. Gonzalezek adierazi du bere asmoa dela berriz ere luzatzea Trebiñuko bizilagunei zerbitzuak eskaintzeko Burgosekin egindako akordioa, baina azken aldiz, eta datozen lau urteetan gauzatzea Trebiñu ofizialki Araban sartzeko prozesua. Hala adierazi zion abenduan Burgosko diputazioko presidenteari. 

Jarraitu irakurtzen Alea aldizkariaren webgunean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.