Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Aztertzaileen lanpostuak betetzeko Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzak egiten duen kudeaketa «penagarria» dela salatu du autoeskolen elkarteak.

Autoeskoletako langileak, Iruñean egindako protesta batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Autoeskoletako langileak, Iruñean egindako protesta batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Ugartemendia Carcedo
2026ko urriaren 28a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gipuzkoako autoeskolak kexu agertu dira sektorearen gaur egungo egoera dela eta. Izan ere, gidatzeko azterketa teorikoa gainditu duten 6.000 ikasle baino gehiago azterketa praktikoa egiteko zain daude, lurraldeko autoeskolen elkarteak adierazi duenez. Arazo hori Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzaren «giza baliabide faltagatik» dela diote, eta salatu dute erakunde horrek aztertzaileen lanpostuak betetzeko egiten duen kudeaketa «penagarria» dela. 

Elkarteak azaldu du autoeskolen sektoreko langileek «etengabeko kexak» egin dizkiotela Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzari eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari, baina esan dute kexa horiek ez dutela lortu zenbait aztertzailek lanean segitzea aztertzaile berriak sartu arte. Izan ere, trafiko buruzagitzak abiatua du aztertzaile gehiago hartzeko prozesua, baina oraindik ez du bukatu. Autoeskolen elkarteak esplikatu du gaur egun hamar langileko plantilla batetik lau besterik ez direla lanean ari aztertzaile berrien egoera konpondu zain.

Azterketa praktikoa egin ezin duten ikasleei dagokienez, berriz, egoerak nola eragiten dien azaldu dute: «Ikasle horietako askok gidabaimena behar dute lanean hasteko. Egoerak haiengan sortzen duen haserrea autoeskolek kudeatu behar dugu, baina egoera honen erantzukizuna DGTrena [Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusia] bakarrik da». Elkarteak nabarmendu du haien erruagatik sortu ez den kalte bat autoeskolak bere gain hartzen ari direla, eta kasu batzuetan egoera hori «arriskuan» jartzen ari dela autoeskolen jarduera bera.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA