Urriaren 31z geroztik, Renfeko bidaiariek ez dute autobusa erabili behar Hernani eta Irun (Gipuzkoa) arteko ibilbidea egiteko, eta aldiriko trenen maiztasuna handiagoa da. Ostegunetik aurrera, are tren gehiago izango dituzte Irun-Brinkola trenbidean, Renfek iragarri duenez. Gehituko dituzten zerbitzuak Renferen webgunean ikus daitezke.Â
Hainbat urtez abiadura handiko trenbidearen sarea osatzeko lanak egiten aritu dira Gipuzkoan, eta, lan horiek egin ahal izateko, trafikoa eten behar izan dute hainbatetan. Lan horiek amaitutzat jo dituzte, eta orain helburua da lanen aurretik zegoen zerbitzua itzultzea. Renfek azaldu duenez, zerbitzuak «apurka-apurka» eta Adif enpresarekin koordinatuta handitu dira —konpainia publiko hura da trenbide sare horren jabea—, obrek ahalbidetu dituzten zirkulazio aukeren arabera. «Azaroaren 26tik aurrera, maiztasuna berrituz joango da, linearen ohiko programazioa berriro ezarri arte».
Renfek gomendatu du ordutegi eguneratuak kontsultatzea haren webgunearen eta ohiko informazio kanalen bitartez.