Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldiak zuzenean ikusteko aukera egonen da gaur ere —09:30etik 14:30era— BERRIAren webgunean. Nabarmendu beharra dago taldea beteta dagoela eta itxaron zerrenda bat sortu dela. Usurbilgo Artzabal egoitzan ari dira egiten, eta streaming bidez ikusteko aukera dago. Jardunaldia UEUk, Jakinek eta Usurbilgo udalak elkarlanean antolatu dute. Gainera, laguntzaile aritu dira Olatukoop eta Huhezi.
Jardunaldien aurkezpena atzo 09:00etan izan zen, Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU) eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo Udaleko ordezkariarekin. Ondoren, 09:30ean, kooperatibismoaren kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena egin zuten.15:00etan, 17:30era bitarte, proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak mahaigaineratuko zituzten.
Jardunaldien bigarren eguna, gaur, 09:30ean hasiko da, Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak hitzaldiarekin, Beñat Irasuegi Ibarra Olatukoopeko kidearen eskutik. Amaitzeko, 13:15ean, esperientziak trukatuko dituzte hainbat parte hartzailerekin.