MARTTA IRIGOIEN

Neohizkera berdea

2025eko urriaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hauxe zioen ene lagunak bere jantzi koloretsua erakutsiz: «Vinted-en atzeman dut, 10 eurotan! Polita da, e?». Bigarren eskuko salmentako web orri horretan aditua da: «Kristoren aferak» egiten ditu. Hondarrean, astero jantzi berriekin etortzen zaigu, «baina bigarren eskukoak dira, e!». Kontent, «ekonomia zirkularrean» parte hartzen baitu, eguneko «ekintza berdea» egina baitu. 

Ez dira gehiago erosketak, baina ekintzak; ez dira gehiago kontsumoak, baizik eta konpromisoak. 

Xarmagarria da neohizkera berde hau, baina: 

Garapena iraunkorra izaten ahal ote da? 

Turismoa eko izaten ahal ote da? 

Kutsadura bat beste batekin konpentsatzen ahal ote da?

Mugagabeko hazkundea berdea izaten ahal ote da? 

Kapitalismoa berdea izaten ahal ote da? 

Hizkuntzak arintzen du norbere rola, eta sistemak, berdez margotua, segitzen du ingisatzen. H&Mk kolekzio arduratsua ateratzen du. Fast-food batean, zurezko aulki eta mahaietan, landare faltsu baten ondoan jaten ahal duzu, nature friendly. Plastikozko botila bat %100 ekai birziklatuekin egina, hura ere birziklagarria. 

Dena iraunkor eta arduratsu baldin bada, zerendako aldatu?

Ba, bigarren eskuko jantzi koloretsu hori, besteak bezala, behin eman ondoan armairuan egonen baita. Noiz berriz emanen duzun igurikatzen.

Iraunkor, ala iragankor?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.