AEBen eta Iranen aldeko miliziak elkarri erasoka, Siria ipar-ekialdean

Gorka Berasategi Otamendi.
2022ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBen eta Iranen aldeko miliziek elkarri eraso egin diote azken egunotan Siria ipar-ekialdeko Deir al Zur eskualdean. Teheranek ukatu egin du talde horrekin lotura duela, eta Siriatik alde egiteko eskatu dio Washingtoni, estatu horren subiranotasuna eta nazioarteko legedia urratzen ari dela argudiatuta. Eraso horiek gertatu dira AEBak eta Iran negoziazioak ixtear daudenean, Teheranen programa nuklearra mugatuko lukeen itun bat adosteko.

Washingtonek herenegun jakinarazi zuen Iranen aldeko kanpaleku bat eta munizioa biltzeko azpiegitura bat suntsitu zituela misil bidez. Londresen egoitza duen Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, sei miliziano hil ziren eraso horretan. Washingtonek azaldu du AEBek gidatzen duten koalizio militarrari eraso egin ziotela milizia horiek hamar egun lehenago.

Herenegun gauean, bi jaurtigaik jo zuten nazioarteko koalizioak base militar bat duen Konikoko gas hobian, eskualde berean, eta AEBek berriro jo zuten Iranen aldeko milizien kontra, misilak jaurtita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.