Irudia. Madril

Anna Gabrielek Gorenean deklaratu du

F. ALVARADO / EFE.
2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Kataluniako prozesu subiranista dela-eta desobedientzia leporatuta, Anna Gabriel CUPeko kideak Pablo Llarena epailearen aurrean deklaratu zuen, atzo, Espainiako Auzitegi Gorenean. Antikapitalistekin parlamentaria izandakoa (2015-2017) Suitzara erbesteratu zen 2018an. IƱigo Iruin abokatuak BERRIAri azaldu zionez, Gabrielek ukatu egin zuen Auzitegi Konstituzionalak agindu bat helarazi zionik parlamentuko zenbait prozedura debekatzeko. CUPeko kide Mireia Boyaren antzeko kasua da Gabrielena. Hura ere desobedientziagatik epaitu zuten, baina Konstituzionalaren agindua ez zuela jaso frogatu zuen, eta absolbitu egin zuten. Gabrielek Kataluniako eragile independentisten eta EH Bilduren babesa jaso zuen. Argazkian Gabriel, atzo, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.