Eslovakia

Barne ministroak dimisioa eman du gobernuaren aurkako protesten ondorioz

35.000 herritar inguruk manifestazioa egin zuten atzo Bratislavan Poliziaren buruaren eta fiskal bereziaren dimisioa eskatzeko.

mikel rodriguez
2018ko apirilaren 16a
08:59
Entzun

"Ez dut merezi karguan jarraitzea", adierazi du Thomas Druckerrek dimisioa aurkezterakoan. Hiru aste egin ditu karguan, baina otsailean hasitako protestak baretu ez direnez, uztea erabaki du. Jan Kuciak kazetariaren eta Martina Kusnirova haren bikotekidearen hilketaren ondoren hasi ziren gobernuaren aurkako mobilizazioak. Gobernuko kideei egotzitako iruzur fiskal auziak ikertzen ari zen Kuciak, eta agintari batzuek Italiako mafiarekin harremanik ote zuten.

Hilketaren ondoren sortu zen mugimenduak gain hartuta, Robert Fico lehen ministroak dimisioa eman zuen, gobernuko alderdiek koalizioari eustearen truke. Peter Pellegrini lehen ministrordea zena izendatu zuten gobernuburu, baina protestak ez dira itzali.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.