Bolsonaro 27 urteko kartzela zigorra betetzen hasi da

Brasilgo presidente ohia larunbatetik preso dago Brasiliako polizia etxe batean. Estatu kolpea ematen saiatzeagatik dago kondenatuta.

Bolsonaro, irailean, Brasilian. ANDRE BORGES / EFE
Bolsonaro, irailean, Brasilian. ANDRE BORGES / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko azaroaren 25a
21:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hasi da espetxealdia betetzen Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohia (2019-2023). 2023ko urtarrilaren 8an Luiz Inazio da Silva Lula presidentearen aurka estatu kolpea ematen saiatzeagatik 27 urteko zigorra ezarri zion irailean Brasilgo Auzitegi Gorenak, eta gaur hasi da zigorra betetzen. Etxeko atxiloaldian zegoen, baina larunbatean Auzitegi Goreneko epaile Alexandre de Moraesen aginduz Brasiliako komisaria batean sartu zuten preso. Epailearen esanetan, Bolsonarok ihes egiteko arriskua zegoen. Izan ere, presidente ohia eskumuturreko elektronikoa hausten saiatu zen.

Gorenak Bolsonaron abokatuek aurkeztutako errekurtsoak baztertu izan dituzte, eta defentsak ez du beste errekurtsorik aurkeztu —atzo amaitzen zen horretarako epea—. Hala, auzitegiak espetxealdia hasteko agindua eman zuen atzo. Larunbatetik preso dagoen polizia etxean jarraitzen du.

Brasilgo epaitegi batek lehen aldiz jo du errundun presidente ohi bat estatu kolpe saiakeragatik. Gainera, delitu hauengatik ere zigortu zuten: zuzenbide estatua desegiten saiatzea, ondasun publikoei eta ondareari kalte egitea, eta erakunde kriminal bateko kidea izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.