Brasilgo Kongresuak espetxe zigorra txikitu dio Bolsonarori, 27 urtetik bira

Luiz Inacio da Silva presidenteak betoa ezarria zion Bolsonaroren kontrako zigorra murrizteko lege proiektu bati; diputatuek eta senatariek atzera bota dute beto hori.

Bolsonaro Brasiliako bere etxean, martxoan. ANDRE BORGES / EFE
Bolsonaro Brasiliako bere etxean, martxoan. ANDRE BORGES / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2026ko apirilaren 30a
21:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Brasilgo Kongresuak Jair Bolsonaro presidente ohiaren (2019-2023) kontrako espetxe zigorra murriztea erabaki du; 27 urteko zigorra ari zen betetzen iazko azarotik, baina bi besterik ez ditu egin beharko espetxealdian. Brasilgo Auzitegi Gorenak irailean kondenatu zuen 2023ko urtarrilaren 8an estatu kolpea ematen saiatzeagatik Luiz Inacio da Silva Lula presidentearen kontra, Bolsonarok hauteskundeak galdu eta gero. Delitu hauengatik ere zigortu zuten: zuzenbide estatua desegiten saiatzeagatik, ondasun publikoei eta ondareei kalte egiteagatik eta erakunde kriminal bateko kide izateagatik.

Kongresuak iazko urtearen amaieran ireki zuen lider ultraeskuindarraren zigorra txikitzeko bide bat, nahiz eta gero betoa ezarri zion Lulak. Beto horixe da, hain zuzen, atzera bota dutena: parlamentuko 318 diputatuk betoa kentzearen alde bozkatu dute, eta 144k kontra; senatuan, berriz, 49k alde eta 24k kontra. 2023ko estatu kolpe saiakeragatik auzipetutako beste 279 presori ere eragingo die neurriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA