Colonna: «Korsika independentea izango da»

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
ARLES. Frantziako hedabideek Yvan Colonna Korsikako militante independentista zenaren bideo bat zabaldu zuten atzo: iragan urtarrilean grabatutako irudiak dira, Arlesko (Okzitania) presondegian. Colonna ageri da bideo horretan, beste preso batekin xake jokoan ari dela, eta hauxe dio duela gutxi hildako presoak: «Korsika independentea izango da [...] Iratzarriko gara. Ez kezkatu».

Sebastien Lecornu Frantziako Itsasoz Haraindiko ministroak errandakoaren inguruko erreakzio batekin hasten dute elkarrizketa. Colonnak zera dio: «Ikusi duzu Lecornuk Guadaluperi buruz errandakoa? Autonomia aipa daitekeela». Berehala, Korsikako egoerarekin parekatzen du, korsikarren %68 «gutxienez» autonomiaren aldekoak direla erranda, eta, alta, Frantziak ez duela Korsikaren autonomiaz hitz egiten.

BFMTV kateak zabaldu zuen euskal preso batekin ari dela Colonna, baina BERRIAk ezin izan du baieztatu informazio hori. Izan ere, Etxerat elkartearen zerrendaren arabera, ez dago euskal presorik kartzela horretan.

Joan den martxoaren 2an, jipoi bat eman zioten Colonnari, eta, koman egon ondotik, ospitalean hil zen, martxoaren 21ean. Gertaerak haserrea piztu du Korsikan, eta mobilizazio jendetsuak egin dituzte azken asteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.