Espainiako Auzitegi Gorenak Carles Puigdemont amnistiatu du

Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren aurkako auzia artxibatu du.

Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. OLIVIER HOSLET / EFE
Carles Puigdemont, artxiboko argazki batean. OLIVIER HOSLET / EFE
Igor Susaeta.
2026ko azaroaren 23a
13:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bederatzi urteko erbestealdiaren ondoren, Carles Puigdemont Kataluniara itzultzeko moduan dago. Izan ere, haren aurkako auzia itxi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Horrek esan nahi du Kataluniako Generalitateko presidente ohiari ere amnistia aplikatu diola. Beraz, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak urriaren 6an agindutakoa bete du: hau da, 2017ko urriarean 1eko erreferenduma antolatzeagatik diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzea.

Antoni Comin eta Lluis Puig Generalitateko kontseilariei ere hori bera egozten zien Gorenak, eta, horrenbestez, haien aurkako auzia ere itxi du gaur. Urriaren 6an bertan Puigdemonten eta bi kontseilari ohi horien aurkako atxilotze aginduak bertan behera utzi zituen Pablo Llarena Goreneko instrukzioko epaileak, eta bi kontseilariak jada itzuli dira Kataluniara; Puigdemont ez, ordea, argudiatuta auzia itxi zain zegoela.

Puigdemontek esan zuen nahiago zuela behin auzia artxibatuta zegoela itzuli, eta, orduan, orain bai, bueltatzeko moduan dago. 2017eko urri amaieran erbesteratu zen Puigdemont Bruselara, Generalitateko kontseilari batzuekin batera. Beste kontseilari batzuk, ordea, Katalunian geratu ziren, eta behin-behinean kartzelatu zituzten, erreferendumaren harira matxinada egotzita.

Llarenak azaroaren 3an berretsi zuen presidente ohia atxilotzeko agindua indargabetzeko erabakia, eta Zigor Aretoaren esku utzi zuen auzia. Andres Martinez Arrieta, Manuel Marchena, Antonio del Moral, Julian Sanchez Melgar eta Javier Hernandez magistratuek sinatu dute Gorenak gaur kaleratutako autoa, eta hori mugatzen da esatera auzia artxibatu dutela.

[albistea osatzen ari gara]

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA