Etxeratze agindua ezarri dute Kaledonia Berrian, istiluengatik

Frantziak arau berri bat jarri nahi du Kaledonia Berriko hauteskunde probintzialen boto sisteman, eta horren aurka agertu dira kanak indigenak. 82 lagun atxilotu dituzte azken 48 orduetan.

FLNKS koalizio independentistaren jarraitzaileak mitin batean, 2019an. BERRIA
FLNKS koalizio independentistaren jarraitzaileak mitin batean, 2019an. BERRIA
Mikel Garcia Martikorena.
2024ko maiatzaren 14a
16:50
Entzun

Karrikak sutan daude Kaledonia Berrian Frantziak boto sisteman ezarri nahi duen arau berriagatik. Protestak areagotu egin dira; hori dela eta, Frantziako Gobernuak etxeratze agindua ezartzea erabaki du. Hori bakarrik ez: Poliziaren presentzia areagotzea eta nazioarteko aireportua ixtea ere erabaki du. Manifestariek protestak areagotu dituzte aurreko bi egunetan, eta poliziekin liskarretan aritu dira. Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek adierazi duenez, azken 48 orduan 54 polizia zauritu dituzte. Gainera, istiluetan 82 lagun atxilotu dituztela azpimarratu du.

Arau berriak modua emango luke uharteetara duela hamar urte baino gehiago heldu diren frantsesek hauteskunde probintzialetan botoa eman ahal izateko. Kaledonia Berriko Kanak indigenen eskubideak eta interesak defendatzen dituzten ekintzaileen ustez, «indigenen botoak barreiatzeko ahalegina da». Noumeako Akordioetan, 1998az geroztik heldu direnek ezin dute hauteskunde horietan parte hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.