Euskal Sagardoa ikertua, prezioak ustez adosteagatik

2023ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Euskal Sagardoa jatorri izenak «prezioen gomendio kolektibo» bat egin duen ala ez ikertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza. Hala adierazi zuen Alba Urresola agentziaren presidenteak atzo, Eusko Legebiltzarreko batzorde batean egindako mintzaldian.

Izan ere, iazko abenduaren amaieran sor-markak iragarri zuen bertako sagardogileek prezioa %25 igoko zutela. Produkzio kostuen igoerari eta «uzta txarrari» aurre egiteko neurria zela adierazi zuten orduan.

Agintaritzaren 2023rako Ekintza Plana eta 2022ko memoriak aurkeztu zituen Urresolak batzordean, eta lanean dabiltzan espedienteak zeintzuk diren adierazi zuen, Euskal Sagardoaren afera tarteko. Horrez gain, beste hiru kasu ari dira ikertzen; bat 2022an hasi zuten, eta instrukzio fasean dago. Eusko Jaurlaritzaren informatika enpresaren —EJIE— lizitazioei buruzkoa da, eta hamahiru enpresa daude tartean.

Notarioak ere ikerketapean ditu, ustez COVID maileguen luzamenduetan prezio gomendio kolektibo bat egiteagatik. Bestalde, Furesa eta Memora ehorztetxeei ere espedientea ireki diete, ustez Villabonan (Gipuzkoa) nagusitasun posizioaz baliatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.