Gisele Pelicoten izena 2020ko udazkenean egin zen ezagun, Frantziako Poliziak haren senarrra atxilotu zuenean, denda bateko aldageletan neska batzuk filmatzeagatik. Orduan, haren sakelako telefonoa miatu zuen Poliziak, eta 20.000 iruditik gora atzeman zituzten, zeinetan hainbat gizon agertzen ziren Gisele Pelicot bortxatzen, emakumea konorterik gabe zelarik. Dominique Pelicotek aitortu zuen egindakoa, eta hogei urteko karttzela zigorra ezarri zioten 2024ko abenduan. Orain, baina, beste eraso bat jasan du Gisele Pelicotek. Frantziako argitaletxe batek haren irudi iintimoak zabaldu ditu, sexu indarkeriaren biktima izan dela zalantzan jartzen duen liburu bat sustatzeko.Â
«Nire askatasuna eta duintasuna berreskuratzeko borrokatu naiz. Ez dut onartuko inork horiek kentzea», esan du Pelicotek. Haren abokatuek iragarri dute bi salaketa jarriko dituztela: bata, haren irudiak baimenik gabe merkataritza helburuekin erabiltzeagatik; bestea, sexu indarkeriaren biktima izan dela zalantzan jartzeagatik.Â
Liburua plazaratuko duen argitaletxeko arduradunak, Christelle Mercierrek, ukatu du irudiak «publikoki» zabaldu izana: «Modu pribatuan bidali ditugu, posta elektronikoz. Modu pribatuan eta informazio gisara, liburuaren inguruko interesa pizteko». Haren esanetan, epaiketako artxiboetatik lortu dituzte irudiak.Â
Mundu osora zabaldu zen Gisele Pelicotek auziaren oihartzuna. Berak egin zuen urratsa, eta garbi azaldu zuen zergatik, epaiketa ostean egindako agerraldian: «Zera nahi dut: bortxaketen biktima izan diren emakume guztiek beren buruari esatea 'Pelicot andereak egin bazuen, guk ere egin dezakegu'. Ez dugu guk lotsatu behar, haiek baizik. Gizarte hau aldatzeko nire nahia eta erabakia adierazi nahi ditut».Â
Iazko martxoan, Gisele Pelicoten alabak, auzitara jo, eta bortxaketagatik salatu zuen aita. Izan ere, Dominique Pelicoti aurkitutako irudietan, Caroline Darian alaba ere agertzen zen, erdi biluzik eta, itxuraz, sumisio kimikoaren menpe.

