Klima larrialdia

Greta Thunbergi isuna jarri diote Suediako Poliziari desobeditzeagatik

Greta Thunberg klima aldaketaren protesta batean poliziaren aginduak ez jarraitzegatik epaitu dute.

Polizia Greta Thunberg eramaten epaiketa ondoren egon den protestan. ANDREAS HILLERGREN/TT
Unai Mitxelena Balerdi
2023ko uztailaren 24a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Greta Thunberg klima aldaketaren kontrako ekintzaileari isuna jarri diote ekainak hemeretziko protesta batean poliziaren aginduak ez obeditzeagatik. Thunberg eta Reclaim the future ekintzaile taldeko kide batzuk, Malmo (Suedia) hiriko portura gerturatu ziren eta petrolio ontzien zirkulazio oztopatu zuten, erregai fosilen aurka protesta egiteko. Poliziak mugitzeko eskatu zienean, ekintzaileek, Thunberg barne, ez zuten jaramonik egin.

Thunbergek gaur izan duen epaiketan onartu du bera hor zegoela eta poliziaren agindu batzuei ez ziela kasurik egin. Baina bere esanetan, egindako ekintza «justifikatuta» dago. «Uste dut bizitza, osasuna eta ondasunak mehatxatzen dituen larrialdi batean gaudela», adierazi du Thunbergek. Klima aldaketaren arriskuak gogorarazi ditu epaiketan.

Auzitegiak bi isun jarri dizkio, guztira 216 euro. Diru hori, krimenaren biktimen funts batera joango da,Suediako prentsak informatu duenez. Auzitegitik ateratzean, sententzia «zentzugabea» dela esan du. «Zientziarekin bat egiten dugunok ordaindu behar dugu; bitartean, erregai fosilen industriak orainaldia eta etorkizuna erre ditzake», adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.